Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko 21 kulturgile, Euskara ala Ezkara zikloaren 10. urteurrenean

Euskal Herriko 21 kulturgile, Euskara ala Ezkara zikloaren 10. urteurrenean

2018/09/06

Egun osoko programa prestatu dugu urriaren 6rako. Kulturgintza izango da gai nagusia eta Euskal Herriko 21 kulturgile gonbidatu ditugu Elgoibarrera. IMH ikastetxean izango da, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Modu berezian ospatuko dugu Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen dugun Euskara ala ezkara zikloaren 10. urteurrena. Kulturgintza izango da gai nagusia eta egun osoko programa prestatu dugu. IMH ikastetxean ekingo diogu goizeko 9:30ean, eta Kultur Etxeko sotoan emango diogu amaiera arratsaldeko 19:30ak aldera.

Izena irailaren 28a baino lehen eman behar da eta epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 30 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne.  

EGITARAUA IKUSTEKO

IZENA EMATEKO

Zalantzak argitu eta informazio gehiago jasotzeko: 

Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udala.

Laguntzaileak: DANOBATGROUP taldea eta IMH ikastetxea.