Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Parte hartu nahi al duzu urriaren 3an egingo dugun jardunaldian?

Parte hartu nahi al duzu urriaren 3an egingo dugun jardunaldian?

2020/06/29

Euskara ala Ezkara Elgoibarren? Hori izango da aurtengo Euskara ala Ezkara jardunaldiaren izenburua. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatzen dihardugu jardunaldia, Dijitalidadea enpresaren lankidetzarekin.

Elgoibarko euskalgintzaren eta kulturgintzaren DIAGNOSI BATERATUA ETA ADOSTUA egitea da helburua.

  • Zein dira indarguneak?
  • Non daude ahulguneak?
  • Zer dago hobetzeko eta egiteko? 

Urriaren 3an, larunbata, izango eta egun osokoa izatea aurreikusten dugu.

80 lagun inguru bilduko gara Aita Agirre kulturgunean; hori da antolatzaileon asmoa. Elgoibarko euskara eta kultura jendea. Herrian euskalgintzan eta kulturgintzan diharduten 80 lagun.

Bazkide, zuri ere inporta al zaizu Elgoibarko euskalgintzaren eta kulturgintzaren egoera? Hala bada, animatu eta eman izena uztailaren 24a baino lehen.

 

Informazio gehiago eta izena emateko:

elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 741 626 (Imanol)

 

Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udala eta Dijitalidadea. 

Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia