Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskara ala Ezkara Elgoibarren? jardunaldia izango dugu urriaren 3an

Euskara ala Ezkara Elgoibarren? jardunaldia izango dugu urriaren 3an

2020/09/17

Parte hartu nahi duzu? IMH ikastetxean izango da, egun osoz, eta 10 lagunentzako tokia baino ez zaigu geratzen.

Euskara ala Ezkara Elgoibarren? Hori izango da aurtengo Euskara ala Ezkara? jardunaldiaren izenburua. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatzen dihardugu jardunaldia, Dijitalidadea enpresaren lankidetzarekin.

Elgoibarko euskalgintzaren eta kulturgintzaren DIAGNOSIA BATERATUA ETA ADOSTUA egitea da helburua, eta honako hau izango da programa:

  • 9:30-10:00: Ongi etorria.
  • 10:00-10:30: Zer dago egin nahi dugunaren oinarrian? Marko teorikoa. Gotzon Barandiaran.
  • 10:30-11:00: Egin al da antzerakorik beste inon? Azpeitiko esperientzia.
  • 11:00-11:30: Zer kontatu didazue elgoibartarrek? Koadernoan jasotakoa. Gorka Arrese.
  • 11:30-12:00: Atsedena
  • 12:00 – 14:15: Tailerra 1: ondorioen gaineko gogoeta.
  • 14:15-15:45: Bazkaria
  • 15:45-17:45: Tailerra 2. Kulturaren BILGUNEA: nahi edo behar dugu? Zertarako 
  • 17:45-18:00: Gaurkoz nahikoa!
  • 18:00-19:00: Jon Gurrutxagaren kantaldia

Urriaren 3an, larunbata, izango da jardunaldia eta 50 lagun inguru bilduko gara IMH ikastetxean.

Zuri ere inporta zaizu Elgoibarko euskalgintzaren eta kulturgintzaren egoera? Eta, batez ere, egin eta eragin nahi al duzu etorkizunean? Hala bada, jakin hamar lagunentzako tokia geratzen dela. Animatu eta eman izena irailaren 25a baino lehen.

 Informazio gehiago eta izena emateko:

elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 741 626

euskara@elgoibar.eus / 943 744 366

Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udala eta Dijitalidadea.