Euskal matriarkatuaren gaineko hitzaldia, gaur
“Mitoak eta historia” zikloaren barnean, euskal matriarkatuaren gaineko hitzaldia izango dugu gaur Aita Agirre kultugunean, 19:00etan hasita.
Hizlaria Cira Crespo izago da, Historian doktorea, eta emakumearen historian ikertzaile eta dibulgatzailea.
Hitzaldiaren gaineko laburpena:
Zeri buruz hitz egiten dugu matriarkatuari buruz hitz egiten dugunean? Non, nor, zergatik hasi zen hitz egiten matriarkatuari buruz? Eta, Euskal Herrian, noiz hasi ginen euskal matriarkatuari buruz? Zein izan da euskal matriarkatuaren ideiaren historia? Eta, are garrantzitsuagoa, Euskal Herria gizarte matriarkala izan zen? Euskal emakumearen historia ikertu nahi baduzu, ezinbestekoa da uneren batean ala bestean galdera hauek erantzutea, elkarrizketa beti baldintzatzen baitu matriarkatuaren ideiak. Hori da, beraz, gure hitzaldian nabarmenduko dugun ideia. Baliagarri izan liteke euskal emakumearen historia ikertzeko, eta, era berean, lagungarri ere izan liteke pentsatzeko nola egin dugun, gaur egun arte, Euskal Herriaren historia, eta euskal emakumeen historia.
Maiatzak 13, asteartea
19.00
Aita Agirre kulturguneko areto nagusian.
Antolatzailea: Illunberri Achademia – Elgoibarko Izarra
Laguntzailea: Elgoibarko Udala.