Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eta zuk, zer daukazu esateko?

Eta zuk, zer daukazu esateko?

2020/10/16

Izurrite garai honetan umeek eta nerabeek izan dituzten eta izaten ari diren bizipenak jasotzeko ekimena jarriko du abian Atxutxiamaika Sailak Udalarekin lankidetzan. Testigantzak jaso eta liburuxka batean bilduko dira nahi duenak eskura izan ditzan. Bestalde, gizarteari mezu positibo bat bidaltzeko proposamena luzatuko zaie umeei; eta euren familiei, eta nerabeei.

 

“Kontaiozu lagun bati COVID-19 izurriteak eragin dizkizun edota eragiten dizkizun bizipenak”

LH 1, 2, 3: irudia erabil daiteke, baina hitzen bat izan beharko du.

LH 4, 5, 6: idatzizko lanaz gain; bertsoa, idazlana... nahi dena gehitu daiteke: argazkia, marrazkia...

DBH+BATXI: idatzizko lanaz gain; bertsoa, idalana... nahi dena gehi daiteke: marrazkia, argazkia...

Hiru produktu sorta zozkatuko dira parte hartzaileen artean, bat adin tarte bakoitzeko.

Jasotako lan guztiekin* liburuxka bat osatuko dugu bizipen guztiak jasota gera daitezen.

*nahi duenak ezizena erabil dezake.

  

“Bidal ezazue mezu positibo bat”

Nahi den gaiaren ingurukoa eta nahi den formatuan aurkeztu daitezke lanak: poster, bertso, antzerki, abesti, idazlan, argazki...

HH4-LH2ko umeek heldu batekin batera sortu beharko dute.

LH3-LH6 heldu batekin nahiz lagunekin sor dezakete.

DBHeta BATXIkoek heldu batekin nahiz lagunekin sor dezakete.

Lau produktu sorta zozkatuko dira parte hartzaileen artean, bat adin tarte bakoitzeko.

Jasotako lanak euskarri digitalen batean bilduko ditugu ikusgai gera daitezen*.

*agertzerik nahi ez duenaren lana ez dugu argitaratuko, baina zozketan parte hartuko du.

 

Lanak atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus emailean nahiz Elgoibarko Izarraren

bulegoan (Aita Agirre 3, 3 ezkerra) jasoko dira abenduaren 1a baino lehen.