Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Izarraren webgunearen buletina martxan da

Elgoibarko Izarraren webgunearen buletina martxan da

2013/02/20

Gaurdanik, Elgoibarko Izarraren webgune honetan argitaratzen ditugun albisteak e-postaz ere banatuko dira buletin baten bitartez.

Dagoeneko, bazkideen helbide elektronikoak harpidetu ditugu buletinera, eta bazkide askok harpidetza abisua jasoko zenuten. Elkartearen datu-basean geneukan zuen e-posta helbidea, eta horrela gehitu dugu. Buletin honen bidez, Elkartearen webgunean argitaratzen diren albisteak jasoko dituzue zuzenean zuen postontzian.

Bazkide zein gainerako harpidedunok, lasai egon zaitezkete: ez da izango mezu-zaparradarik. Hilean bizpahiru albiste, horrela argitaratzen ditugu, eta horiek gertatzen direnean izango da mezua, ez bestela.

Hala ere, norbaitek mezurik jaso nahi ez balu, erraza da harpidetza etetea. Horretarako, bidali mezua hona:
elgoibarkoizarra-request@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Era berean, beste e-posta helbide batekin harpidetu nahi bazenute (edo zuen inguruan buletinera gehitzeko gomendatu), hemendik egin dezakezue: 

http://elgoibarkoizarra.com/harpidetza