Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Izarraren Santa Ageda koruetan parte hartu nahi?

Elgoibarko Izarraren Santa Ageda koruetan parte hartu nahi?

2023/01/20

Bi urteko etenaren ondoren, aurten berriz ere irtengo gara kantuan eta eskean baserriz baserri. Otsailaren 4an izango da hitzordua. Aurten, gainera, hirugarren talde bat ere sortuko dugu: familien taldea. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 27a baino lehen eman beharko dute izena.

1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak baserriz baserri kantuan eta eskean jarduteko ohitura zaharra, eta, ordutik, hirutan baino ez dugu huts egin:  elurteagatik izan zen lehena, eta pandemiagatik azken bi urteetan.   

Honako hau da aurtengorako prestatu dugun plana:

  • Goizeko 9:00etan elkartuko gara Kalegoen plazan. 
  • Bi taldetan banatu ondoren, Elgoibarko baserri-auzoetara abiatuko gara kopla kantari. 15:00ak arte jardungo dugu kantuan eta eskean.
  • Familien taldea, berriz, 11:30ean bilduko da Kalegoen plazan eta 15:00ak arte jardungo du kantuan. *10 urtetik gorako umeek heldurik gabe eman ahalko dute izena, hezitzaileak joango dira eurekin.
  • 15:30ean bilduk gara Aiastiako soziedadean hiru taldeak elkarrekin bazkaltzeko.    

Koruetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 27a baino lehen eman beharko dute izena Elgoibarko Izarrara deituta (943 74 16 26). E-mailez ere eman daiteke izena elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus e-postara idatzita, eta baita Elgoibarko Izarrak Aita Agirren daukan bulegora etorrita ere. Familia taldekoek, berriz, elgoibarkoizarra.eus atarian emango dute izena (KLIK).

Elgoibarko Izarrak antolatzen du ekimena, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.