Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Izarrako Bazkideen Batzar Orokorra izango da gaur, asteartea

Elgoibarko Izarrako Bazkideen Batzar Orokorra izango da gaur, asteartea

2023/06/06

Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta elkarteko 604 bazkideek jaso dute bertara azaltzeko deialdia

Elgoibarko Izarrako Bazkideen Batzar Nagusia gaur izango da. Lehenago egitea zen asmoa, baina hainbat arrazoia dela-eta, ezin izan da lehenago egin.

Hauek izango dira batzarreko aztergaiak:   

1.     Lehendakariaren agurra.

2.     2022ari errepasoa eta 2023rako egitasmoak.

3.     Zuzendaritza Batzorde berriaren aurkezpena eta onarpena.

4.     Galdera-erantzunak.

 

Esan bezala, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango da bilera, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Gonbidatuta daude elkarteko bazkide guztiak.