Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Izarrak bazkideen parte-hartzea sustatu nahi du

Elgoibarko Izarrak bazkideen parte-hartzea sustatu nahi du

2014/03/26

Bazkideek elkarteko lan-dinamikan parte-hartzeko prozesuari ekin dio Elgoibarko Izarrak. Bazkideen parte-hartzea izango da ziklo berriko erronketako bat.

Elgoibarko Izarrak gizarte-mugimendua izan nahi duela erabaki du bere oinarri filosofikoetan. Eta gizarte-mugimendu baten oinarrian jendea eta jendearen parte-hartzea dagoenez, bazkideen parte-hartzea eta konpromisoa areagotzeko prozesuari ekin dio. Bazkide guztiok bete behar duzue, mesedez, fitxa hau.

 

 Elgoibarko Izarrako bazkide guztiok jasoko duzue gutuna edo e-maila parte-hartzeko fitxa eta komunikazio-fitxa betetzeko eskatuz. Apirilaren 16ra arteko epea izango duzue bazkide-fitxa betetzeko.

 

Elgoibarko Izarraren ziklo berriko erronketako bat da bazkideen parte-hartzea eta konpromisoa sustatzea. Badakigu zuretzat euskara garrantzitsua dela, eta, ondorioz, zu garrantzitsua zara euskararentzat. Beraz, ikusi zer aukera dauden Elgoibarko Izarraren lan-dinamikan parte hartzeko, eta aukeratu zuri gehien gustatzen zaizun lan-saila edo proiektua. Zuk erabaki zenbat denbora eskaini nahi diozun elkarteari.

 

Zenbat eta gehiago izan, orduan eta motzagoa eta aberatsagoa izango da Elgoibar euskalduntzeko ibilbidea. Eskerrik asko!