Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Izarrak aisialdiko koordinatzailea behar du

Elgoibarko Izarrak aisialdiko koordinatzailea behar du

2023/04/17

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailean jarduteko koordinatzailea behar da. Interesdunek maiatzaren 31ra arte dute izena emateko aukera.

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:

o   Lan hezitzaile eta euskalduna burutzea.

o   Auzoko familiak programa koordinatzea (kulturartekotasun programa).

o   Aisia hezitzaileko ekintzak aurrera eramatea (udalekuak, ekintzak eta abar)

 o   Egitasmo ezberdinen koordinazioa aurrera eramatea.

 

BALORATUKO DA:

o   Aisia hezitzailean lan eskarmentua izatea.

o   Euskara maila handia izatea, ahoz eta idatziz

 

o   Begirale titulua izatea edota hezkuntzarekin zerikusia duen gradua amaitua izatea.

o   Aisialdiko zuzendari titulua izatea.

o   Pedagogia aktiboetan esperientzia edota formazioa izatea (Baso-eskola, Pedagogia berdea, Montessori, Waldorf, etab.).

o   Garapen pertsonalerako bestelako gaitasun nahiz praktikak (adimen emozionalaren inguruko ezagutza, disziplina positiboa, entzute aktiboa, komunikazio ez-bortitza, …).

o   Parte hartzea, hezkidetza edota inklusioaren inguruko ezagutza izatea.

o   Soziolinguistika ezagutzak izatea (hizkuntza aniztasuna, motibazio saioak, …).

o   Lan taldeak koordinatzen esperientzia izatea.

o   Naturaren inguruko ezagutza edota sentsibilitatea izatea.

o   Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea.

o   Psikopedagogia, Pedagogia edo Gizarte Zientzietako antzeko titulazioa izatea.

o   Euskalgintzan jardun izana.

o   Elgoibarkoa edo ingurukoa izatea.

o   Malgutasuna izatea, egutegi eta ordutegiari dagokionez.

o   Gida baimena eta kotxea izatea.

 

ESKAINTZEN DA

o   6 orduko jarduneko kontratua, irailetik aurrera

o   Formatzeko aukera.

 

Curriculuma bidaltzeko azken eguna maiatzak 31

www.elgoibarkoizarra.eus webguneko "koordinatzaile deialdia" atalean eman izena (eskumako zutabean)

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai 943 74 17 46 zenbakira eta  Naiara Martinengatik galdetu