Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Izarrak 885 € emango dizkio Seaskari

Elgoibarko Izarrak 885 € emango dizkio Seaskari

2023/05/31

Bazkideek ipinitako diruari esker izan da. 68 bazkidek erantzun diote bazkide bakoitzak 10 € jartzeko egindako proposamenari, eta batzuek hori baino gehiago ere jarri dute.

Herri Urrats ekimenaren 40. urteurrena ospatu nahi zuten aurten Senpereko lakuaren inguruan, baina ekaitzak urteurrena behar eta nahi bezala ospatzeko ametsa zapuztu zuen.  Horrek, besteak beste, milaka euroko galera ekonomikoa ekarri zion Seaskari.

Hori dela-eta zabaldu genuen bazkideen artean bakoitzak 10 € jartzeko proposamena. 69 bazkidek erantzun diote Iparraldeko ikastolei laguntzeko gure proposamenari, eta, denera, 885 € bildu ditugu. 

Eskerrik asko, Seaskaren alde dirua eman duzuen bazkide guztioi.