Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko eta Mendaroko Gida Komertziala argitaratu dugu

Elgoibarko eta Mendaroko Gida Komertziala argitaratu dugu

2017/02/15

Elgoibarko eta Mendaroko zerbitzuen 2017ko Gida Komertziala prestatu eta argitaratu dugu. Elgoibarko eta Mendaroko Udalen lankidetzarekin prestatu dugu, eta bi herriotako etxe guztietan banatuko dugu doan.

BARREN komunikazioak proiektuaren beste zerbitzu bat da Gida Komertziala. 2011n banatu genuen azken aldiz, eta bost urtez argitaratu gabe egon ondoren, aurten berriz ekitea erabaki dugu.  

Elgoibarko eta Mendaroko 800 telefono-zenbaki inguru bildu ditugu gidan, jardueraren eta aurkibide alfabetikoaren arabera sailkatuta. Gida Komertzialaren ale bana Elgoibarko eta Mendaroko etxe guztietan banatuko badugu ere, Interneten ere kontsulta daitezke telefonoak, honako hiru web orrietan:

a)      www.barren.eus

b)      www.elgoibar.eus

c)      www.mendaro.eus

Elgoibarko Izarraren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu gida hau egiteko laguntza eskaini diguten guztiei. Modu batera edo bestera asko izan dira proiektu honi babesa eman diotenak, eta beraiek gabe ez litateke posible izango gida kaleratzea. Eskerrik asko, denoi.