Ekin KORRIKAri!
Aurreko edizio guztietan egin dugun moduan, oraingoan ere KORRIKA egingo du Elgoibarko Izarrak. Santa Ana kaleko Eroski parean hartuko dugu lekukoa, 20:15ean.
Elkarteko 62 bazkidek jarritako diruari esker erosi ditu Elgoibarko Izarrak KORRIKA egiteko kilometroa. Ander Osoro (Atxutxiamaikako koordinatzailea) eta Rebeca Esteban (Tertuliak programako kidea) izango dira Elgoibarko Izarraren lekukoa eramango dutenak.
Larunbatean helduko da KORRIKA Elgoibarrera, eta, esan bezala, Elgoibarko Izarrak Santa Ana kaleko Eroski parean hartuko du lekukoa. 20:00etan bilduko gara bertan. Burdinezko zubira arte joango gara korrika, eta han SUA Training Center taldekoei emango diegu lekukoa.
Animatu eta etorri KORRIKA egitera!
