Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekigain ospatuko dugu ekainaren 21ean

Ekigain ospatuko dugu ekainaren 21ean

2023/06/16

Udako solstizioa emango da ekainaren 21ean eta hori ospatzeko Ekigain jaia antolatu dugu Sallobenten. Aurtengoan herriko sortzailekin osatu dugu egitaraua eta auzoko elkartearen elkarlana izango dugu.

2018an ospatu genuen azkenengo aldiz Ekigain jaia eta 2023an bueltan ospatuko dugu udako solstizioa.

Aurtengoan berrikuntzekin gatoz, gainera. Uxue Alberdik sortutako bertsoei melodia jarri die Iban Urizarrek eta Iera Larrañagak jarri dizkio kanta dantzatu ahal izateko urratsak.

Ekainaren 21ean egingo dugu kantaren eta dantzaren aurkezpena, Sallobenten.

Aurretik, bost euskal kanten bertsioak joko dituzte zenbait musikari gazte elgoibartarrek: Ainhitze Beristainek, Aitor Asenjok, Maialen Etxeberriak, Julen Zubizarretak, Noemi Araujok, Danel Legorburuk, Amaia Sasiainek, Gaizka Urangak eta Alaitz Almortzak, hain zuzen ere.

"Ekigain" kantari Iban Urizarrek, Amaia Oñederrak, Mikel Etxanizek, Maialen Arriolak eta Aitor Novak jarriko diete ahotsa eta melodia.

Eguraldia dela, Ekigain jaia Maalako parkean izango da.

20:00etan hasiko gara dantzaren urratsak ikasteko ikastaroarekin.

21:00etan emango zaio hasiera ekitaldi ofizialari.  Informazio gehiago KLIK

*Bertaratzen direnei deia egin nahi diegu lurrean jartzeko mantaren bat edo dena delakoa ekar dezaten.

 

Ekigain 2023