Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekigain jaia Sallobenten, udari ongi-etorria egiteko

Ekigain jaia Sallobenten, udari ongi-etorria egiteko

2018/06/14

Azken hiru urteetan egin dugun moduan, aurten ere Sallobente-Ermuaran auzora joango gara udari ongi-etorria egitera. Ekainaren 21ean (osteguna) izango da Ekigain jaia, eta programa erakargarria prestatu dugulakoan gaude.

Ekigain jaiko osagaiak, besteak beste, jan-edana, sua, musika eta dantza izango dira. Lagunartean eta jai-giroan ospatuko dugu urteko egunik luzeena. Ekainaren 21ean, osteguna, izango da jaia, udako solstizioaren egunean, eta hau da prestatu dugun egitasmoa:  

19:00: Maalan elkartuko gara, handik Sallobentera oinez joateko. 
20:15: Ongi-etorria.  
20:45: Afari-merienda.
21:45: Suaren erritoa.
22:30: Saltoak
23:00: Etxerako bidea, oinez, kalejiran
 

Oinez joateko aukerarik ez dutenentzat, hitzordua 20:00etan izango da Sallobente-Ermuaranen. Afari-meriendari dagokionez, berriz, bakoitzak berea eraman behar du etxetik, baina edariak erosteko aukera egongo da horretarako jarriko dugu txosnan.

Bestalde, frontala edo kopeta-argia eramatea ere komeni da, bueltako biderako.

Animatu elkarrekin eta suaren bueltan udari ongi-etorria egitera! 

Ekigain jaia Elgoibarko Izarrak antolatzen du, eta Elgoibarko Udaleko Kultura Sailaren babesa du.