Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eguberriak Elgoibarko Izarran!

Eguberriak Elgoibarko Izarran!

2016/12/23

Hemen dira aurtengo azken egunak! Elgoibarko Izarrako bazkide profesionalek oporrak hartuko dituzte gaur, urtarrilaren 2ra arte, baina Elgoibarko Izarrak Eguberrietako eskaintzari eutsiko dio. Ondo amaitu urte zaharra eta hobeto hasi berria!

Elkarteko ateak itxita egongo dira urtarrilaren 2ra arte, baina, urtero moduan, Eguberriari lotutako eskaintza izango da: 

 

  • Olentzero, Mari Domingi, elkartearen aldeko tonbola ...: Handia izaten da abenduaren 24a Elgoibarko Izarrarentzat. Olentzero eta Mari Domingi izango dira egun horretako izarrak, baina Elgoibarko Izarraren aldeko tonbolaren bueltan ere jende asko eta asko pilatuko da, zortea tentatzeko. Eta txosna ere izango da, jan-edanarekin elgoibartarron barruak gozatzeko. Gonbidatuta zaudete denok Kalegoen plazara!

 

  • Eguberriak Atxutxiamaikarekin: Atxutxiamaikak ere bere onena ematen du Eguberrietan. Bi astean zehar 2 eta 18 urteko ume, nerabe eta gazteekin jardungo du lanean, adina aintzat hartuta prestatu dituen hiru aisialdi-programarekin.

 

  • Bertso-jaialdia: Aurten ere abenduaren 28an izango da Eguberrietako bertso-jaialdia. Sarrera guztiak agortu dira dagoeneko eta giro bikaina izango dugu Herriko Antzokian. Puntako bost bertsolarik jardungo dute bertsotan Uxue Alberdiren esanetara.  

 

Hau izango da aurten jasoko duzuen azken berria edo notizia, baina urtarrilean bueltatuko gara berri gehiagorekin. Amaiera ona eman zaharrari eta URTE BERRI ON, BAZKIDE GUZTIOI!