Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eguberri, egun berrixak, garai alaixak

Eguberri, egun berrixak, garai alaixak

2020/12/17

Atxutxiamaikak, ludotekak eta Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak eguberri kanta berria sortu dugu. Bideoklipa ere kaleratu dugu. Herritarrak animatu nahi ditugu kanta hau abesten, jotzen, dantzatzen edo nahi dutena egiten bideoan grabatzera eta bidaltzera. Jasotako bideo guztiekin bideoklip berria sortuko dugu.

Kanta eta bideoklipa sortu ditugu eta orain, herritarrei eskatu nahi diegu euren grabazioak bidaltzeko: kantuan, dantzan, instrumentua jotzen...

egunberriak@ni.eus helbidera bidaltzen dizkiguzuen bideoekin bideoklip berri bat sortuko dugu.

 

Abestia letrarekin:

 

 Letra egilea

Ainhitze Beristain

Ahotsak

Maria Cid

Naiara Martin

Sara Arriola

Aitor Nova

Ane Munin

Jone Alvarez

Ander Osoro

Nerea Eizagirre

Ainhitze Beristain

 

Abestiaren egilea

Aitor Nova

 

Musikariak

Pianoa: Silvia Hernandez

Perkusioa: Gorka Mujika

Baxua: Miguel Laguna

Tronpeta: Joseba Garmendia

Saxofoia: Aitor Nova

Tronboia: Elias Toledo

 

Dantzariak

Andde Elizburu

Jon Garate

Nahia Garate

Irene Toledano

Paul Mendikute

Lore Fernandez

 

Soinuaren grabazio eta nahasketak:

Ander Mujika

Irudiaren grabaketa

Lutxi Arregi

Kantuaren letra:

Oles itxeko garaixa dala,
familixia bildu nola hala:
irripar, besarkada, patxo birtuala

Kanta ta dantza, hau jai girua.
Turroiak jaten gabiz barra-barra.
Poztasunari ingo diogu deiadarra.

Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
sortzeko, amesteko ta danok alkar zaintzeko.
Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
urte berri Elgoibarri! O(ra)in gorputzak dantzan jarri!

Emozio ta sentimenduak
kanporatzeko danok daukagu beharra
poztasuna, amorrua zein negarra.

Gauza txikixei begira jarri:
marisorgin, tximeleta, edota harri.
Abentura hauek danak kontau alkarri!

Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
sortzeko, amesteko ta danok alkar zaintzeko.
Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
urte berri Elgoibarri! O(ra)in gorputzak dantzan jarri!

Leihora urten abestera
Eguberri on danoi eta dringilin dron!
Danok bihurtuko dogula garai hau on!

Aurten opari haundixa nahi dou:
Ahal dan berotasun eta poztasun dana,
eta alkarrekin egoteko osasuna!

Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
sortzeko, amesteko ta danok alkar zaintzeko.
Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
urte berri Elgoibarri! O(ra)in gorputzak dantzan jarri!