Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eguberri, egun berrixak

Eguberri, egun berrixak

2022/12/19

Badatoz eguberriak eta Atxutxiamaikak, herriko eragile ezberdinekin batera, garai hauen bueltan sortutako ikus-entzunezkoak batu ditugu herritarren eskura jartzeko helburuarekin.

2016an Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolarekin batera sortu genuen Mari Domingiri zuzendutako abesti hau:

 

 
2020an, pandemia betean, Olentzerok eta Mari Domingik mezua bideo honen bitartez bidali zuten. Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako umeek ere parte hartu zuten bideoaren grabaketan. Bideoaren mezua konpartitu nahi dugu aurtengoan ere eta Olentzeroak sortzeko ekimena aurtengoan martxan jarri ez badugu ere, animatzen direnen lanak abenduaren 24an jarriko ditugu Olentzeroren eta Mari Domingiren estalpean.

 

 
Urte berean, 2020an, Atxutxiamaikako, Ludotekako eta Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako langilok gabon kanta bat sortu genuen eta herritarren kolaborazioarekin bideoklipa egin genuen:

 


Bizipen positiboz betetako eguberriak izan ditzazuela!