Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak EGIN ZENUTELAKO GARA! 1950-1990 urteetako euskalgintza ezagutzera ematera goaz

EGIN ZENUTELAKO GARA! 1950-1990 urteetako euskalgintza ezagutzera ematera goaz

2023/11/20

1950ean hasi eta 1990era arteko Elgoibarko euskalgintza zelakoa izan zen ikusi eta entzuteko bilduko gara abenduaren 1ean Herriko Antzokian. 18:00etan hasiko da ekitaldia eta gonbidapenak eskuratzeko epea gaur zabaldu da.

1950ean hasi eta 1990era arteko Elgoibarko euskalgintza zelakoa izan zen ezagutzeko bilduko gara abenduaren 1ean Herriko Antzokian. 40 urteko euskalgintzaren berri emateko. Elgoibar herri euskaldunagoa izateko historiaren zati bat bildu dugu bideo batean, eta bideo hori plazaratuko dugu. Gainera, gure esker ona ere azalduko diegu garai hartako eragile eta euskaltzaleei. Errekonozimendu ekitaldia ere izango da.  

 

Ordubeteko bideo batekin hasiko da ekitaldia. Bideo horren oinarrian daude Elgoibarko Udalaren enkarguz Badihardugu elkarteak egin dituen 45 elkarrizketak. Bertan, 40 urteko euskalgintzaren historia jasotzen da protagonisten ahotik. Ondoren, Elgoibarko garai hartako euskalgintzako eragileak bistaratuko dira banan-banan (eliza, gau-eskola, Ongarri elkartea, Ikastola, Elgoibarko Izarra, …), eta guztien ordezkariak igoko dira Herriko Antzokiko oholtzara, herritarren esker ona eta txaloak jasotzera. Ekitaldia janzteko, musika, bertsoak, dantza, txistua eta antzerkia ere izango dira, besteak beste, eta bi orduko iraupena izango du.   

 

Eguna: abenduak 1, ostirala

Tokia: Herriko Antzokia

Ordua: 18:00

 

Gonbidapenak eskuratzeko:

elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 74 16 26

Aita Agirre kulturgunea 3, 3 ezkerra