Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Datorren ostiralean "Ez gara Palestinaz ari" ikuskizuna Herriko Antzokian

Datorren ostiralean "Ez gara Palestinaz ari" ikuskizuna Herriko Antzokian

2013/09/13

Bertsoak, antzerkia, musika eta poesia uztartzen dituen ikuskizuna antolatu du Beinke bertso-eskolak datorren ostiralerako. 20:30ean hasiko da saioa, Herriko Antzokian.

Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek, Imanol Kamio eta Aitor Atxaga musikarien laguntzarekin sortutako ikuskizuna da "Ez gara Palestinaz ari" saioa. Bertsoak ez ezik, antzerkia, poesia eta musika ere uztartzen ditu ikuskizunak, akordeoia eta pianoren laguntzarekin.

Minak, beldurrak, frustazioak, desioak, konplexuak edo eta amorruak dituzte hizpide bertsolariek, denak ere euren barruetan sentitzen dutena kontatzeko asmoarekin. Gizontasunari ere egiten diote autokritika.

5 euro balioko ditu sarrerak.

Hona hemen aurkezpen-saioaren zati bat.