Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badator Atxutxiamaikaren udako izen-ematea

Badator Atxutxiamaikaren udako izen-ematea

2013/04/09

Bihar (apirilaren 10ean) hasiko dira udako izen-emateak Elgoibarko Izarrako bazkideentzat, eta apirilaren 15ean gainerako herritarrentzat. Eskaintza zabala antolatu du Atxutxiamaikak udarako.

Bistan da txikienek ondo baino hobeto pasatzen dutela Atxutxiamaikarekin, eta hortaz, udaberriko oporrak bukatu orduko udako txoko eta egonaldiak prestatzen hasi gara. Apirilaren 15ean hasiko da udalekuetako izen-ematea, baina hala ere, Elgoibarko Izarrako bazkideek apirilaren 10etik aurrera izango dute Txokoetan izena emateko aukera

Txokoak (HH 2-4, HH5 eta LH1-2)

Azken urteetan bezala, bi txanda izango dira txokoetan. Lehenengoa ekainaren 24tik uztailaren 12ra arte izango da, eta uztailaren 15etik 26ra arte bigarrena. Alabaina, bi txandetan izena emateko aukera ere egongo da.

Hona hemen informazio guztia (klik).

IZEN-EMATEAri dagokionez, Elgoibarko Izarrak ubitarten daukan lokalean edo Internetez eman ahalko da izena. Izena ematerako orduan informazioa ondo irakurri eta pausu guztiak ondo egiteko gomendioa egin dute antolatzaileek. Apirilaren 30ean bukatuko da Txokoetako izen-ematea.


Egonaldiak Angoston (Araba) (LH 3-6)

Aurten Angostora (Araba) joango dira gure gaztetxoak. Atertpetxe paregabe bat topatu dugu Angoston eta makina bat ekintza, tailer eta irteera egiteko aukera eskainiko digu leku berriak. Kasu honetan ere bi txanda antolatu ditu Atxutxiamaikak: uztailaren 8tik 14ra bitartekoa lehenengoa eta uztailaren 22tik 28ra bitartekoa bigarrena.

Hona hemen informazio guztia (klik).

IZEN-EMATEAri dagokionez, Elgoibarko Izarrak ubitarten daukan lokalean edo Internetez eman ahalko da izena. Izena ematerako orduan informazioa ondo irakurri eta pausu guztiak ondo egiteko gomendioa egin dute antolatzaileek. Apirilaren 15ean hasi eta apirilaren 26an bukatuko da izen-ematea.