Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Daixolan izena emateko epea zabalik.

Daixolan izena emateko epea zabalik.

2015/09/21

Daixola! LH3-6 bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta lagun taldean, euskaraz ondo pasatzeko helburua dauka.

9-12 urte bitarteko gaztetxoen kuadrilletan egin nahi dituzten planak gauzatzen laguntzeko programa izango da Daixola!: ikastaroak, irteerak, asteburu pasak...

Bi arau dauzka proiektu honek: kuadrillak eman behar du izena, eta euskaraz jarduteko konpromisoa hartuko da. Izan ere, proiektuaren helburua lagun taldeetan hizkuntza ohituretan eragitea baita.

Izena emateko:

Epea: urriaren 2a, barixakua.

Ikasturteko kuota: 33€ (bazkideek 30€). Kuota bi zatitan ordaindu daiteke.

Non: Elgoibarko Izarraren bulegoan (Ubitarte 4, behea).

943 74 16 26 (Amaia)

aisia@elgoibarkoizarra.eus

* Plazak mugatuak dira.

 

daixola15