Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bisita gidatua Txillarre baserrira, hango nekazaritza ekologikoa ezagutzeko

Bisita gidatua Txillarre baserrira, hango nekazaritza ekologikoa ezagutzeko

2017/05/04

Txillarre baserriko nekazaritza ekologikoa ezagutuko dugu maiatzaren 20rako prestatu dugun bisita gidatuan.

Mota guztietako barazkien ekoizpen ekologikoa edo biologikoa ezagutzeko aukera izango dugu. Nekazaritza konbentzionalaren alternatiba naturala eta osasuntsua, pestizida eta substantzia kimikorik gabekoa. Lurrean landatzen denetik salmenta puntuan jarri arteko prozesuaren nondik-norakoak ezagutuko ditugu, adibide praktikoekin eta sasoiko produktuekin.

 

Eguna: maiatzak 20, larunbata.

Irteera-ordua: 10:00etan Maalako parkean (oinez joango gara Txillarrera).

Prezioa: 5 € (4 € Elgoibarko Izarrako bazkideek).

Izen-ematea: Elgoibarko Izarra elkartean, maiatzaren 8tik aurrera (25 lagunentzako tokia).

 

Antolatzailea: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea