Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bihar amaituko da ATERA SELFIEA! kanpaina

Bihar amaituko da ATERA SELFIEA! kanpaina

2018/05/16

Argazkia bidaltzeko azken eguna izango da biharkoa, maiatzak 17. Ostiralean, berriz, 20 euroko 15 erosketa-txartelen zozketa egingo dugu.

Apirilaren 13an ekin genion Atera selfiea! kanpainari, Elgoibarko denda eta taberna-jatetxeetan euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin, eta bihar, maiatzak 17, emango diogu amaiera.

118 argazki jaso ditugu kanpainaren leloa izan den “Euskara ez daukagu saltzeko!” euskarriarekin. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Ez genuen horrelako partehartzerik espero! 

Ostiralean, maiatzaren 18, 20 euroko 15 erosketa-txartel zozketatuko ditugu parte hartu duzuen guztion artean. 13:30ean izango da zozketa, Kultur Etxeko sotoan, eta ateak zabalik egongo dira zozketa bertatik bertara ikusi nahi duzuenontzat. Erosketa-txartelak kanpainan parte hartu duten denda eta tabernetan bakarrik erabil daitezke. 

Kanpaina Elgoibarko Izarrak antolatu du GUREAN BAI proiektuaren barruan, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11