Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak ditugu salgai

Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak ditugu salgai

2013/09/19

Barakaldoko BECen abenduaren 15ean jokatuko den finalerako sarrerak ditugu salgai bulegoan. Baita egun horretarako autobuseko eta bazkariko tiketak ere.

Aste honetan aurkeztu du Bertsozale Elkarteak 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Irailaren 29an abiatu eta abenduaren 15eko finalarekin bukatuko da.

Dagoeneko salgai daude saioetarako sarrerak, eta hain zuzen ere abenduaren 15eko finalerakoak ditugu guk bulegoan. Baita egun horretarako autobuseko eta bazkariko tiketak ere. Azaroak 29 izango da bulegoan sarrerak erosteko azken eguna. 

SARRERAK eta prezioak

Finalerako sarrera: 30 euro. Bertsozale elkarteko bazkideen (21 €) eta gazteen (6 €) sarrerarik ez daukagu guk. Horiek www.bertsozale.com , www.bertsosarrerak.eu edo takilan erosi behar dira.
Autobusa: 13 euro. Txankakuako geltokitik irtengo da autobusa.
Bazkaria: 18 euro.

INFO+
Parte hartuko duten bertsolariak
Sarreren informazio guztia
Txapelketako bloga