Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bertso saio literarioa izango dugu abenduaren 29an

Bertso saio literarioa izango dugu abenduaren 29an

2020/12/04

Aurten dena diferentea da eta urte amaierako bertso-jaialdia ere ezberdina izango da. Ohiko formatua alde batera laga eta bertso saio literarioa antolatzea pentsatu dugu.

Dendaostetik da bertso saioari jarri diogun izenburua, eta hiru osagai nagusi izango ditu: bertsoak, literatura eta musika.

Osagaiak horiek badira, honako hauek izango dira oholtza gainean izango ditugun protagonistak:                  

  • Bertsolariak: Nerea Ibartzabal, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga
  • Idazlea: Uxue Alberdi
  • Musikaria: Aitor Nova


Eguna: abenduak 29, asteartea

Ordua: 19:00

Tokia: Herriko Antzokia

SARRERAK Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean erosi behar dira. Aita Agirre kulturgunean gaude, 3. pisuan,  eta abenduaren 9tik aurrera egongo dira salgai sarrerak. Prezioa 11 € izango da (10 € Elgoibarko Izarrako bazkideek) eta kontuan izan Herriko Antzokiko aforoa mugatuta dagoela (180 lagun). Elkarteko telefonora (943 74 16 26) deituta edota   elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus e-postara idatzita ere erretserba daitezke sarrerak.

Antolatzailea: ELGOIBARKO IZARRA Euskaltzaleon Topagunea

Babeslea: Elgoibarko UDALA.

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza