Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bertso jaialdirako azken sarrerak!

Bertso jaialdirako azken sarrerak!

2022/12/21

50 sarrera baino gutxiago dauzkagu abenduaren 28an Herriko Antzokian izango dugun bertso-jaialdirako. Ostiral honetan itxiko da sarrerak aurretik erosteko aukera.

Azken sarrerak baino ez dira geratzen abenduaren 28ko bertso-jaialdirako. Beraz, sarrerak eguna baino lehen eskuratu nahi duzuenok abenduaren 23ra arte izango duzue horretarako aukera. Sarrerak erosteko Elgoibarko Izarra Aita Agirre kulturgunean duen bulegora etorri behar duzue. Elkartera telefonoz deituta ere gorde daitezke sarrerak (943 74 16 26). Sarrera guztiak saltzen ez badira, abenduaren 28an Herriko Antzokian bertan jarriko ditugu salgai geratzen direnak.   

Igandean jokatu zen Euskal Herriko bertsolari txapelketako irabazlea, Maialen Lujanbio, Elgoibarren izango dugu abenduaren 28an. Txapeldunarekin batera, beste lau bertsolarik kantatuko dute: finalean parte hartu zuten Sustrai Colinak eta Alaia Martinek, eta txapelketa ona egin duten Jone Uriak eta Aitor Bizkarrak.

Gaiak jarri eta jaialdia aurkezten jardungo duena, berriz, Imanol Artola Felix izango da.

Bertso-jaialdia Elgoibarko Izarrak antolatzen du, Udalaren laguntzarekin.