Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bertso-eskolan izena emateko epea zabaldu dugu

Bertso-eskolan izena emateko epea zabaldu dugu

2013/09/10

Aste honetan hasi eta irailaren 25an bukatuko da bertso-eskolan izena emateko epea.

Bertsolaritza ezagutzeko, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko eta hizkuntzarekin jolasean ikasteko aukera paregabea eskaintzen du bertso-eskolak. Duela bi urte zabaldu zen herrira bertso-eskola, Beinke bertso-eskola, eta ordutik taldea haziz joan da. Gustura daude ikasle eta irakasle jardundakoak, eta aurrera egiteko indartsu.

IZENA EMATEKO, Internetez egin daiteke KLIK, edo bestela Elgoibarko Izarrak ubitarten daukan bulegora etorrita. 

PREZIOA: 25 euroko kuota baino ez da ordaindu behar urtean.

ADIN-TARTEA: Nahi duenak eman dezake izena bertso-eskolan, eta interesdunen adinaren araberako taldeak egingo dira.