Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bertan behera geratu da Elgoibarko Izarraren Txiki eguneko herri-bazkaria

Bertan behera geratu da Elgoibarko Izarraren Txiki eguneko herri-bazkaria

2015/07/29

Elgoibarko Izarrak bertan behera laga du Txiki eguneko aurtengo herri-bazkaria, behar beste jende animatu ez delako.

2011ko San Bartolome jaietan antolatu genuen estreinakoz Txiki eguneko bazkaria, eta harrez gero ez dugu huts egin, jende gehiago edo gutxiagorekin, baina aurten oso jende gutxi animatu da eta bertan behera lagatzea erabaki dugu, pena eman badigu ere.

 

Elgoibarko Izarrak barkamena eskatu nahi die aurtengo bazkarirako izena eman duten herritarrei, eta baita bazkaria eman behar zuen jatetxeari ere. 

 

Udazkenean erabakiko dugu aurrerantzean Txiki eguneko bazkariarekin zer egin.