Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Batu ditzagun gure ahotsak” proiektuan elgoibartarron ahotsak jasotzeko grabaketa masiboa.

"Batu ditzagun gure ahotsak” proiektuan elgoibartarron ahotsak jasotzeko grabaketa masiboa.

2023/11/27

Abenduaren 2an egingo dugu talde grabaketa. Aita Agirre kulturgunean izango da, 11:00etan hasi eta 13:30ak arte. Hartu zure mugikorra eta etorri grabaketak egitera!

Egungo teknologiek idatzizko eta ahozko datu-masa erraldoiak eskatzen dituzte, eta euskararen presentzia eremu digitalean bermatzeko, GAITU kanpaina jarri dute abian Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak, Euskatzaleon Topagunearen parte-hartzearekin, “Batu ditzagun gure ahotsak” lelopean.

 

• Grabazio masiboa, Elgoibarren

Kanpainarekin bat egin dugu Elgoibarren, eta abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak ahots grabazioak egiteko ekitaldia antolatu dugu herriko hainbat eragileekin batera. Helburua halaik eta grabazio gehien egitea da. Izan ere, zenbat eta ahots-grabazio gehiago egin, orduan eta zabalagoa izango da teknologia berriek lantzeko izango duten euskarazko materiala.

 

11:00etatik 13:15ak bitartean izango dira grabazioak, Aita Agirre kulturgunean, eta ekimenari amaiera emateko, BRILET taldearen kontzertu akustikoa izango da 13:30ean.

brilet

 

Parte hartu nahi baduzu, zure gailua (mugikorra, eramangarria, …) eta aurikularrak ekarri behar dituzu.

 

Informazio gehiago eta harremanetarako:

kudeaketa@elgoibarkoizarra.eus

643 499 169 (Amaia)