Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Baguaz! bidaia-esperientziak: Biziminez, Josu Iztueta

Baguaz! bidaia-esperientziak: Biziminez, Josu Iztueta

2017/12/18

Abenduaren 19an izango dugu Baguaz! bidaia-esperientziak programaren laugarren emanaldia. Josu Iztueta tolosarra izango da gurekin Bizimimez dokumentalarekin. AEB-ra furgonetaz egin zuten bidaiaren berri emango digu.

Dokumentalak aspaldiko bi lagun elkartzen ditu: Antxon Arza, eta Josu Iztueta. 2015ean AEB-ra egindako bidaia bat kontatzen du, New York-en hasi eta San Franziskon amaituko dena. Furgonetaz egin zuten bidaia; paisaia zoragarriak ikusi eta jende jatorra ezagutuko dute, baina hori bezain garrantzitsua da bizitzari ematen dioten begirada. Bi lagunak kanpoko nahiz barneko paisaiei begira ikusiko ditugu dokumentalean.

 

  • Eguna: Abenduak 19, asteartea
  • Tokia:Kultur Etxeko hitzaldi gela
  • Ordua: 19:00

 

Baguaz! programa Elgoibarko Izarrak antolatu eta Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak finantzatzen du.