Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badator Kiribilen uda bitarteko eskaintza berria

Badator Kiribilen uda bitarteko eskaintza berria

2013/04/30

Maiatzaren 3an hasi eta ekainaren 14ra arteko egitarau potoloa antolatu dugu Kiribilka programaren baitan. Berriz ere plazara itzuliko da Kiribil, baina horrez gain gurasoentzako ikastaro bat eta familia-irteera bat ere antolatu dugu.

Plazako ekintzak, Mari Kalanbre ipuin kontalariaren bisita, gurasoentzako ikastaro bat eta familia-irteera bat batzen ditu uda bitarteko Kiribilka programaren egitarau berriak. Bete-betea, beraz, datorren astean hasi eta ekaina bitarteko agenda. Hona hemen ekintzei buruzko zehaztasun gehiago:

Mari Kalanbre ipuin kontalaria

Maiatzaren 3an abiatuko da egitarau berria, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazo ezagunen laguna den Mari Kalanbre etorriko baita gurera berak horren ondo kontatzen dituen ipuinak kontatzera. 17:45ean hasiko da saioa Kultur Etxeko Sotoan.

 

Kiribilen bisita barixakuetan

Maiatzaren 10ean, maiatzaren 31an eta ekainaren 14an Kalegoen Plazara etorriko da Kiribil ohi duen moduan, bere betiko lagunekin kantu eta jolas artean ondo pasatzera. 17:30etik 18:30era bitartekoak izango dira saioak. Plazara gerturatzen diren guraso eta umeei euskal jakiei, kirolei eta jaiei buruz berak dakiena erakusten ahaleginduko da Kiribil.

Gurasoentzako ikastaroa: birziklatutako materialekin egindako eskulanak

 Maiatzaren 19an, domekan, gurasoei eskulanak egiten erakustera etorriko da Kiribil. Zehazki HH4-LH2ko ikasleen gurasoei erakutsi nahi dizkie eskulanak. Baina Kiribil berezia den moduan, berak egindako eskulanak ere bereziak izan ohi dira eta egiten dituen eskulan gehienak birziklatutako materialekin egiten ahalegintzen da. Horregatik, berak ezagutzen dituen eskulanak nola egin erakutsiko die maiatzaren 19an 11:00etatik 13:00etara Atxutxiamaikak Plaza Txikian daukan lokalera gerturatutako gurasoei. 6 euro balio ditu ikastaroak (4 euro bazkideentzako). GARRANTZITSUA: Gurasoen seme-alabentzako zaintza zerbitzua eskainiko dugu. Eta guraso diogunean gonbidatuta daude, noski, izeba-osaba, amama-aittitta eta bestelako etxekoak.
IZENA EMATEKO: Elgoibarko Izarraren bulegoan (ubitarte 4, behea) edo Internetez hemen klik eginda. AZKEN EGUNA: MAIATZAK 13

 Familia-irteera Sagardo-etxera (Astigarraga)

Ekainaren 2an, domekan, familia artean Astigarragako Sagardoetxea museoa ezagutu nahi du Kiribilek. Oso museo polita da, sagardoa egiteko prozesua ikasteko balio duena, Astigarragako paisaia ederrez inguratuta. 10:00etan irtengo gara autobusean Elgoibartik (King-Kong) eta 11:00etan museoaren bisita gidatua egin ondoren Sagardo bidearen ibilaldiaz gozatuko dugu. Santiago mendiko ermitan bazkalduko dugu (norberak etxetik eramandako jatekoa) eta bazkalostean Kiribilekin jolasean jardun ondoren 17:00etan hartuko dugu etxerako bidea. 8 euro ordaindu beharko dira pertsonako (bazkideek 7).
IZENA EMATEKO: Elgoibarko Izarraren bulegoan (ubitarte 4, behea) edo Internetez hemen klik eginda.  AZKEN EGUNA: MAIATZAK 13

Sagardoetxea1    Sagardoetxea2