Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badator berriz ere Kiribil! Bihar, 17:30ean Maalako parkean

Badator berriz ere Kiribil! Bihar, 17:30ean Maalako parkean

2018/09/27

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, Maalako parkean saioa antolatu dugu. Bihar, ostirala, irailak 28, 17:30ean Kiribil eta bere lagunak etorriko dira. Bertan, haur eta gurasoekin batera udako abenturak kontatu, jolastu eta dantzatzeko.

Bihar, irailak 28, arratsaldeko 17:30ean Kiribil eta bere lagunak etorriko dira Maalako parkera.

Bertan, udako abenturak kontatu, lagun berriak ezagutu eta gurasoek haurrekin jolasteko aukera izango dute, Kiribil eta bere lagunen konpainiaz. Beraz, animatu plazara gerturatzen, zuen parte hartzea ezinbestekoa izango baita.

Aurtengoan, pertsonai berriak etorriko dira eta lagun berriak ezagutzeko aukera bikaina izango da.

 

Egitasmo hau Elgoibarko Izarrak antolatzen du Udalarekin lankidetzan.