Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badator berriz ere Kiribil! Bihar, 17:00etan Maalako Parkean

Badator berriz ere Kiribil! Bihar, 17:00etan Maalako Parkean

2018/06/07

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, Maalako parkean izango da ikasturte honetako azkenengo saioa. Bihar, ekainak 8, 17:00etan Kiribil eta bere lagunak etorriko dira haur eta gurasoekin batera jolastu eta dantzatzeko.

 

Bihar, ekainak 8, arratsaldeko 17:00etan Kiribil eta bere lagunak etorriko dira ikasturte honetan, azkenengoz, Maalako parkera.

 

 

Bertan, gurasoek haurrekin jolasteko aukera izango dute Kiribil eta bere lagunen konpainiaz. Beraz, animatu, zuen parte hartzea ezinbestekoa izango baita ikasturte amaiera polita emateko eta Kiribil eta lagunak behar bezala agurtzeko. 

 

Egitasmo hau Elgoibarko Izarrak antolatzen du Udalarekin lankidetzan.