Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badator aurten ere Kiribil!!! Gaur 17:15ean, Maalako parkean!!

Badator aurten ere Kiribil!!! Gaur 17:15ean, Maalako parkean!!

2017/04/28

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren barruan, Udalarekin lankidetzan, Maalako parkean saioa antolatu dugu. Gaur 17:15ean Kiribil eta bere lagunak etorriko dira bertara. Bertan haurreei beraien abenturak kontatzeko eta beraiekin jolasteko.

Udako oporraldien aurretik 3 saio egingo ditugu Kiribil eta bere lagunekin:

  • Lehenengoa gaur izango da, apirilak 28, arratsaldeko 17:15ean Maalako parkean. 
  • Bigarrena, maiatzak 12, ostirala, arratsaldeko 17:30ean Maalako parkean.
  • Hirugarrena, ekainak 9, ostirala, arratsaldeko 17:30ean Maalako parkean.
Honetaz gain, maiatzaren 20rako Familia Irteera antolatzen gabiltza. Oraingoan Leitzara joango gara, Iñaki Perurenaren Peru Harri museora. Bertan, Perurenak herri kirolen ingurukoak azalduko dizkigu eta umeek hainbat ekintza ezberdin probatzeko aukera izango dute. 
Honen izen-ematea hurrengo astean hasiko da, eta izena emateko bi aste izango dituzue.
 
Beste alde batetik, maitzaren 27an, Udal Ludotekarekin batera, Familia Eguna antolatuko dugu Idotorben (eguraldi txarra eginez gero, Maalan). Bertan hamaiketako modura piknika egingo dugu, gero paella jana eta arratsaldean ikuskizun bat eta erromeria egongo da.
Honeterako izen-eamtea maiatzak 8 hasiko da.
 
Aurrerago informazio zehatzagoa emango dizuegu.