Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badator Atxutxiamaikaren udako izen ematea

Badator Atxutxiamaikaren udako izen ematea

2014/03/31

Hasi da jada Atxutxiamaikaren udako eskaintzan izena emateko aukera. Txokoak eta egonaldiak eskainiko ditu Aisialdi Taldeak 2 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzako.

Egonaldiak Irañetan (Nafarroa) (LH 3-6)

Aurten Irañetara (Nafarroa) joango dira gure gaztetxoak. Makina bat ekintza dibertigarri egiteko aukera izango dute bertan: soka-zirkuitoa, igerilekura joan, iturburuan bainua hartu eta abar!

Hona hemen informazio guztia (klik).

IZEN-EMATEAri dagokionez, Elgoibarko Izarrak ubitarten daukan lokalean edo internetez eman ahalko da izena. Izena ematerako orduan informazioa ondo irakurri eta pausu guztiak ondo egiteko gomendioa egin dute antolatzaileek. MAIATZAREN 9ra arte izango da izena emateko aukera. Bazkideek lehentasuna izango dute.

 Hona hemen izen emate fitxa (klik)


Txokoak (HH 2-4, HH5 eta LH1-2)

Azken urteetan bezala, bi txanda izango dira txokoetan. Lehenengoa ekainaren 23tik uztailaren 11ra arte izango da, eta uztailaren 14tik 24ra arte bigarrena. Alabaina, bi txandetan izena emateko aukera ere egongo da.

Hona hemen informazio guztia (klik).

IZEN-EMATEAri dagokionez, Elgoibarko Izarrak Ubitarten daukan lokalean edo internetez eman ahalko da izena. Izena ematerako orduan informazioa ondo irakurri eta pausu guztiak ondo egiteko gomendioa egin dute antolatzaileek. Apirilaren 11an bukatuko da Txokoetako izen-ematea.