Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zertarako elgoibarkoizarra.com?

Zertarako elgoibarkoizarra.com?

2010/07/03

Ezagutzen ez dena ezin delako maitatu. Elkartea hobeto ezagutzeko prestatu dugu elgoibarkoizarra.com web orria. Elkartea hobeto ikusteko eskaparatea da.

Ez da gaurkoa web orriaren gaia. Izan ere, aspalditik gaude konturatuta jendeak ez duela ondo ezagutzen elkartea. Izena bai, izena ezaguna da neurri handi batean, baina jendeak ez daki Elgoibarko Izarra den eta zer egiten duen. Ez daki proiektu batzuk bereak direnik ere. BARREN astekariaren kasuan, adibidez, herritarren %70ak ez daki BARREN Elgoibarko Izarrak argitaratzen duenik.

 

Elgoibarko Izarraren web orriak informazio hutsune hori bete nahi du. Badakigu web orriarekin bakarrik ez garela herritar guztiengana iritsiko, baina gaur egun ezinbesteko da elkartea Interneten ere egotea.

 

Web orria bizia eta dinamikoa izateko ahalegina egingo dugu. Oinarria dagoeneko prest daukagu, baina astero-astero berritu eta osatuko dugu. Elkartean sortzen diren notizien berri emango dugu; erretratuak eta bideoak eskegiko ditugu; elkarteak antolatzen dituen jardueren berri emango dugu agendan ...

 

Elgoibarko Izarra Interneten lehen pausoak ematera doa; zuek bidelagun zaretela, nahiko genuke bide luzea eta emankorra izatea.