Auzolana Sargoaten
Morkaiko Mendizaleen Elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak elkarlanean garatzen dugun "gure natura ezagutzen" egitasmoaren baitan, Sargoaten auzolana egingo dugu ekainaren 7an, zapatua.
Bertan dagoen urmaela hesituko dugu, Lizagasarren egindako saguzarren habiak eta intsektuen hotelak jarriko ditugu, narrastientzako espazioak ere sortuko ditugu, besteak beste.
09:30ean elkartuko gara Mintxetako aparkalekuan
Zeinentzat? interesa duen ororentzat.
Oinetako eta arropa erosoa eta zikintzeko modukoa ekartzea gomendatzen dizuegu.
Nork bere jatekoa ekarri beharko du: bertan iturria badago.