Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Auzoko familiak- Hurbiltzen egitasmoa martxan da

Auzoko familiak- Hurbiltzen egitasmoa martxan da

2022/10/04

Azaroan emango zaio hasiera Auzoko Familiak – Hurbiltzen egitasmoari. Gaur hasi eta ikasturte osoan zehar egongo da egitasmoan izena emateko aukera. Auzoko Familiak (lehen Hurbiltzen) euskaratik urrun eta euskaratik gertu bizi diren familien elkarbizitzarako gune izateko sortu da. Familien arteko harrera egitea da egitasmoaren helburua eta euskara eta aniztasuna oinarri hartuta, bizikidetzarako espazioak sortzen dira.

Familiak dinamizatzaile batek gidatutako saioak egiteko edota familien artean adostutako ekintzak egiteko elkartzen dira egitasmo honetan.

Parte hartzea borondatezkoa, librea eta doakoa da.

Hauek dira egitasmoaren helburuak:

  •       Euskaratik urrun dauden familiei euskarara harrera egitea.
  •       Herriko familiak herriko hizkuntza aniztasunaz jabearaztea.
  •       Familien arteko kultur aniztasunaz jabetzea eta kulturartekotasuna bultzatuko duten ekintzak aurrera eramatea.
  •      Elkar ezagutzarako eta bizikidetzarako espazioak eraikitzea.

 Egitasmoan parte hartzeko bi modu daude:

  1. Egitasmoko familia parte hartzaile gisa: egitasmoan jarraitasunarekin parte hartzen duten familiak
  2. Egitasmoko ekintzen gaineko informazioa jaso nahi eta ekintza puntualetan parte hartu nahi duten familiak

Izen ematea Elgoibar Ikastolan, Herri Eskolan, HAZen, Udal Ludotekan eta Elgoibarko Izarrako bulegoan egin daiteke, bertan aurkituko diren esku orrietan. Online izen ematea egiteko aukera ere dago hemen KLIK eginez.

Información en castellano y en árabe aquí KLIK

Egitasmo hau Udalarekin lankidetzan gauzatzen da