Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aurrera ala atzera goaz euskararen indarberritze-prozesuan?

Aurrera ala atzera goaz euskararen indarberritze-prozesuan?

2024/02/23

Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek? Hori da Iñaki Iurrebasok Elgoibarren emango duen hitzaldiaren izenburua. Otsailaren 28an izango da, Aita Agirre kulturgunean.

Zergatik eta zertarako euskaldun? programaren barruan etorriko da Iñaki Iurrebaso bete tesi-lanean jaso duenaren berri ematera. Euskararen egoera gaur. Zer dioten datuek? da emango duen hitzaldiaren izenburua, eta besteak beste, honako galderei erantzuten saiatuko da, gaiari buruz dauden datuak aztertuta:

 

·        Asko ala gutxi erabiltzen ote da euskara dagoen ezagutzarako?

·        Aurrera goaz ala atzera goaz euskararen indarberritze-prozesuan?

·        Zer perspektiba izan ditzakegu aurrera begira?

·        Zein paper joka dezakete Elgoibar bezalako herriek euskararen indarberritze-prozesuan?

 

Iñaki Iurrebaso Legazpin jaio zen baina Errezilen bizi da. Soziologoa da ikasketaz eta lanbidez. UEMAn egiten du lan ikerketa-teknikari moduan.

 

Otsailak 28, asteazkena

18:30ean

Aita Agirre kulturgunean

 

Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udala