Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udaberriko eskaintzaren izen ematea zabalduko da bihar

Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udaberriko eskaintzaren izen ematea zabalduko da bihar

2021/03/04

Atxutxiamaikak eta Ludotekak elkarlanean antolatutako udaberriko eskaintza martxoaren 29tik apirilaren 9ra bitartean izango da. Mendi irteerak, Rallyeak, familia ekintzak eta abarrak izango dira aukeran, besteak beste.

Ondorengoa da Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak antolatutako egitaraua:

  • Martxoak 31, asteazkena, familia ekintza:

    • Herriko sekretuak: orientazio froga familian, Morkaikorekin elkarlanean. 10:30-13:30 (6€ familiako / bazkideek 5€)

    Izen ematea orria (KLIK)

  • LH 1-3

    • Martxoak 29, astelehena: mendi irteera, Hezur museoarekin elkarlanean: Gure arbasoak ezagutzen. 10:30-16:30 (12€ / bazkideak 11€)

    • Apirilak 6, asteartea: Zientziarekin jolasean. 10:30-13:30 (6€ / bazkideak 5€)

    • Apirilak 8, osteguna: Haurren herria talde jolasa. 10:30-16:30 (12€ / bazkideak 11€)

    Izen ematea orria (KLIK)
  • LH 4-6

    • Martxoak 30, asteartea: mendi irteera: balizen bila. 10:30-16:30. (12€ / bazkideak 11€)

    • Apirilak 7, asteazkena: Zientziarekin jolasean. 10:30-13:30 (6€ / bazkideak 5€)

    • Apirilak 9, ostirala: Haurren herria argazki rallya. 10:30-16:30 (12€ / bazkideak 11€)

    Izen ematea orria (KLIK)

Era berean, Udalak eskainiko dituen diru-laguntzen berri udalean bertan jaso ahal izango da 943 74 10 50 telefonoan edota gazteria@elgoibar.eus helbidera idatzita.