Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Atxutxiamaika eta Ludotekaren eskaintzan izena ematen duten guztiek izango dute plaza udako eskaintzan

Atxutxiamaika eta Ludotekaren eskaintzan izena ematen duten guztiek izango dute plaza udako eskaintzan

2021/05/07

Gaur, maiatzak 7, Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udaldiko plazak esleituko dira. Izen emate epe barruan izena eman duten pertsona guztiek plaza izango dute udaldiko eskaintzan

Ekainaren 21etik uztailaren 16ra bitartean izango da Atxutxiamaika eta Ludotekaren eskaintza, 10:00-13:00ak bitartean. Horrez gain, HH5-LH6 bitartekoek, astean behin 17:00ak arte egunpasa izango dute.

Lehen txandan 220 plaza esleitu dira , bigarrenean, adiz, 171.

Behin behineko izen ematea egin zuten pertsonek email bat jasoko dute eta behin betiko izen ematea egiteko galdetegi bat helaraziko zaie bertan. Galdetegi hau betetzeko epea maiatzaren 11 izango da. Berrespena jaso ezean, plazari uko egiten zaiola ulertuko da.

Udalaren dirulaguntzak:

Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek kuota osoaren % 30 jaso ahal izango dute. Familia ugaria izan gabe, bi seme-alaben izen ematea egiten dutenek kuotaren % 30 jaso ahal izango dute bigarren izen ematean. Gizarte izaerako dirulaguntzaren bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiek, kuotaren % 70 jaso ahal izango dute. Maiatzaren 8tik 18ra eskaerak online ondorengo bi lotura hauetan egin daitezke, edota, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ-en). 

https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU032122747 

https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=CA032122747