Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eguaztenean zabalduko da jostailuen erakusketa

Eguaztenean zabalduko da jostailuen erakusketa

2020/11/17

Atxutxiamaika Sailak, Ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean eginiko jostailuen aukeraketa aurkituko duzu erakusketa honetan. Aurtengoan erakusketa presentziala zein birtuala bisitatu ahal izango da.

Merkatuko eskaintza aztertu, eta hezkidetza, kooperazioa, komunikazioa eta beste hainbat irizpide kontuan izanik, 0tik 99 urtera artekoentzako egokiak diren jostailuak jarriko dituzte ikusgai, azaroaren 17tik 21era bitartean egingo den jostailu erakusketan.

Elgoibarko Ludotekak eta Gaztelekuak, Atxutximaikarekin batera familientzako jostailu erakusketa bat antolatu dute aurten ere, gurasoei zein umeei jostailuak  aukeratzen laguntzeko. Eguaztenean, azaroaren 18an, irekiko dute erakusketa eta zapatura bitartean egongo da zabalik. Iaz hasitako bidetik, bi espaziotan kokatuko dute erakusketa: 0-8 urte bitartekoentzako jostailuak Kultur Etxeko erakusketa gelan jarriko dituzte, eta 8tik aurrerakoentzako, berriz, Aita Agirre Kulturguneko erakusketa gelan.

Hezitzaileek jolasa zer den eta bere funtzioak azalduko dizkiete erakusketara hurbiltzen direnei, eta baita hainbat gomendio eman ere. Antolatzaileek gogorarazi dute jolasak dibertigarri eta entretenigarriak izateaz gainera, bestelako ume zein familiarekin jolasteko modukoak izan behar direla eta jokabide sexista eta belikoak baztertu behar dituztela.
Kultur Etxera edota Aita Agirre kulturgunera gerturatu ezin direnak erakusketa modu birtualean ikusteko aukera izango dute QR kode baten bitartez.

Katalogoa online ikusi ahal izateko, sakatu hemen (KLIK)

Erakusketaren ordutegia ondorengo kartelean kontsulta dezakezue:erakusketa20