Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asteartean zabalduko da udako eskaintzan izena emateko epea

Asteartean zabalduko da udako eskaintzan izena emateko epea

2023/04/21

Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak HH2tik LH6ra arteko umeentzako udako oporraldia antolatu du, eta asteartean zabalduko da izena emateko epea. Apirilaren 25etik maiatzaren 7ra arte eman ahalko da izena, eta maiatzaren 20an esleituko dira plazak, behar den kasuetan zozketa eginez.

 

Urtero bezala, bi txanda egongo dira aukeran: lehenengoa ekainaren 26tik uztailaren 7ra, eta bigarrena uztailaren 10etik 21era. 9:30etik 13:00etara arteko zerbitzua emango da, eta LH1-3 arteko umeek egun osoko irteera izango dute astean behin.

LH4-6koentzat egonaldia eta ekintza solteak antolatu dira.

Atxutxiamaikak, bestalde, eskaintza honen osagarri diren goizeko zaintza zerbitzua eta txoko osagarriak eskainiko ditu. Goizeko zaintza oporraldi osoan zehar egongo da aukeran, 8:00etatik 9:30era eta txoko osagarriak bestalde, ekainaren 22-23an eta uztaileko azken astean.
Izen-ematea www.elgoibarkoizarra.eus webgunean, Elgoibarko Izarraren bulegoan edota Ludotekan egin daiteke. Informazio gehiago nahi duenak, Elgoibarko Izarrara (943 741 746) edo Ludotekara (943 748 883) deitu dezake.

Informazio gehiago HEMEN