Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Animatu BARRENen 25. urteurrena ospatzeko kantu-afarira!

Animatu BARRENen 25. urteurrena ospatzeko kantu-afarira!

2018/05/11

Maiatzaren 25ean izango da BARRENen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Azaletik BARRENera! ekimena antolatu dugu, eta Maalako parkean izango den kantu- eta dantza-afariarekin emango diogu amaiera. Animatu eta eman izena!

Maalako parkean emango diogu amaiera azaletik BARRENera! ekimenari. Eta modurik gogoenean emango diogu gainera. Jan-edana, musikariak, euskal kantak, dantzak eta lagun-giroa izango dira BARREN astekariaren 25. urteurrena ospatzeko osagaiak.

 

Kantu-afariak antolatzen aritua den Angel Mariezkurrena izango dugu gidari eta Maalako parkea jendez betetzea da gure desioa. Horretara animatu nahi zaituztegu Elgoibarko Izarrako bazkide eta herritar guztiok. Animatu eta eman izena.


Prezioa: 16 €

Izena emateko azken eguna: maiatzak 21.                                  

 
Elgoibarko Udalaren babesarekin antolatu dugu.