Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Anfibioak ezagutzeko irteera antolatu dugu

Anfibioak ezagutzeko irteera antolatu dugu

2024/03/02

Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi sailak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak elkarlanean antolatutako "Gure natura ezagutzen" programaren hurrengo irteera martxoaren 1ean izango da; anfibioak ezagutzeko irteera hain zuzen ere.

Martxoaren 1ean, ostirala, IMHko aparkalekuan elkartuko gara 19:30ean kotxeak antolatzeko eta ondoren Izarraitz aldera joango gara bertako anfibioak ezagutzeko. Gidari lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Ander Izagirre Egañak egingo ditu.

Arropa aproposaz gain, buruko argia edo linterna eraman behar da. Ekintza 23:00ak aldera amaituko da. Jateko eta zerbait ekartzea gomendatzen dizuegu. 

Plazak mugatuak dira.

Izen ematea otsailaren 22tik (goizeko 10:00ak aldera) aurrera.

klik