Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ameli ipuin kontalaria, TERTULIAK programari gero arte esateko, ekainaren 28an

Ameli ipuin kontalaria, TERTULIAK programari gero arte esateko, ekainaren 28an

2018/06/26

Urtero moduan, ekainean emango diogu amaiera Tertuliak programako ikasturteari. Eta aurten ipuinak eta musika izango ditugu programari gero arte esateko gonbidatu ditugun lagunak.

Ameli ipuin kontalaria izango dugu gurekin, Kultur Etxeko sotoan. Ekainaren 28an izango da, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ikasturtea berbetan eman ondoren, amaieran entzun egingo dugu. Mingainari atsedena eman eta belarriak izango dira protagonistak.

Ameliren ipuinak entzungo ditugu. Baina Ameli ez da bakarrik etorriko. Musikari batek lagunduta etorriko da, eta ipuinak musikaz jantzita gozatuko ditugu.  

Sarrera doakoa eta librea izango da. Tertuliak programari lotuta dago ekimena, baina ateak zabalik egongo dira nahi duten guztientzat.

Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra, AEK euskaltegia, Udal Euskaltegia eta Elgoibarko Udala. 

Nabigatu euskaraz