Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aldenik Alden programaren ekaineko eskaintzan izena emateko epea zabalik dago

Aldenik Alden programaren ekaineko eskaintzan izena emateko epea zabalik dago

2024/05/17

Ikasturteari amaiera emateko egun-pasa antolatu dugu. Pista-jolas bat egingo dugu goizean eta ondoren, Mintxetako igerilekuetan bazkalduko dugu elkarrekin.

Izena eman dutenekin, ekainaren 2an, elkartuko gara Mintxetako igerilekuan berbaldia aurrera eramateko.

Hartara, guk ekintzaren berri eman eta haiek  ekintzarekin lotutako ekarpenak egingo dituzte: taldeak sortu, taldeko zein kamiseta kolore eramango duten pentsatu, pista jolaserako mugak adostu, banderak sortu, besteak beste. 

Etortzea derrigorra ez den arren, garrantzitsua deritzogu izena eman duten horien nahiak, gustuak edota ideiak gurekin partekatzea; modu horretan haurrak prozesuaren parte izateko eta antolakuntzan laguntzeko aukera izango baitute.

Informazio gehiago izateko eta Izena emateko egin klik.

 

 aldenikek9