Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aldenik Alden egitasmoaren azaroko programa prest dugu

Aldenik Alden egitasmoaren azaroko programa prest dugu

2023/11/13

LH4-6 bitarteko umeentzako bi ekintza antolatu ditugu hilabete honetarako. Gaur hasi eta azaroaren 23ra arte egongo da izena emateko epea.

Zer antolatu dugu?

Azaroaren 18an, zapatua, Morkaiko mendizale elkarteak urtero antolatzen duen Karakateko igoera ikustera jongo gara. Asmoa, Karakatera igotzea da, beraz, arropa erosoa eramatea gomendatzen dugu. 

Ondoren, elkarrekin bazkalduko dugu (bakoitzak ekarriko du bazkaria) eta neguko oporraldia diseinatzeko berbaldia egingo dugu, horrela, neguko eskaintza euren ekarpenekin osatuko dugu.

 
Azaroaren 26an, domeka, berriz, Txuri Urdinera joango gara izotzetan patinatzera. Egun guztiko ekintza izango denez, elkarrekin bazkalduko dugu (bakoitzak ekarriko du bazkaria). Azken hau, irailean egindako kale ekintzan jasotako ekarpena izan zen eta ume askoren gogoa zela ikusita antolatu dugu ekintza hau.
 
Informazio gehiago hemen KLIK
La información en bilingüe, aquí