Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aldenik Alden egitasmoaren urtarrileko eta otsaileko ekintzen izen ematea zabalik dago

Aldenik Alden egitasmoaren urtarrileko eta otsaileko ekintzen izen ematea zabalik dago

2024/01/22

Aldenik Alden egitasmoaren 2024ko dinamika hasi dugu eta urtarrilerako eta otsailerako prestatutako ekintzetan izena emateko epea zabalik dago, jada.

Hemen duzue prestatu ditugun ekintzen inguruko informazioa:

Urtarrilaren 27an, zapatuan, "BAIETZ LORTU!" izeneko arratsalde pasa sortu dugu. Azken hau, Elgoibarren izango da, arratsaldeko 16:00etatik arratsaldeko 20:00etara. 

Otsailaren 4an, igandean, berriz, urtero moduan Santa Ageda ospatzeko Elgoibarko San Roke auzoko baserrietara joango gara oinez, koplak kantatzera. Azken hau, goizeko 10:00etatik 15:00etara izango da, eta horren ostean elkarrekin bazkalduko dugu! Hala, ekintza guztira 10:00etatik arratsaldeko 17:00etara izango da. 

Informazio gehiago eta informazioa, hemen.

Bilingüe, aquí